Sagarrari bere zuku osoa atarateko proiektua abiatu dabe gazte bik Elgoibarren

Sei produktu egiten dabez momentu honetan eta zazpigarren bidean dago

Lizagasar, sagarra oinarri daben produktuak

Lizagasar produktoak / Bizkaia Irratia

Ane Munin Ansola eta Asier Lizarralde Arrillaga gazte elgoibartarrek betidanik izan dabe harremana baserri munduagaz, eta lehen sektoreko proiekturen bat martxan jartzea buruan eben aspalditik. Elgoibarko hiru hektarea eta erdiko lursailean bertako 15 bariedadeko 2100 inguru sagarrondo ditu bikoteak landatuak.Eredu ekologikorako konbertsino fasean dagoz Lizagasar proiektuko sagastiak. Zigilu ekologikoa datorren urtean jasoko dabe.

Sagarra oinarri daben sei produktu egiten dabez momentuz Lizagasarreko biltegian: sagardoa, sagar zukua, ozpina, dultzea, mermelada, purea eta sagar zukuagaz egindako madalena eta bizkotxoak. Errioxako destilategi bategaz sagarrezko orujoa prestatzen dabiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00