Traineruetako patroi izandako elantxobetarra mendi gidari lez dabil lanean Lurbide enpresan

7.100 metrora heldu da Himalayan eta Ama Dablang mendiaren tontorra zapaldu gura dau aurten

Lur Uribarren: “Mendiak asko emoten deust”

Lur Uribarrenek irauli egin dau bere bizitzea eta zoriontsu da mendian / Bizkaia Irratia

Lur Uribarrenek goitik behera aldatu dau bere bizimodua azken urteetan. Elantxobetarra patroi lanetan ibili zan traineru estropadetan, Urdaibain, Portugaleten, Deustun edota Kaikun. Deustun eta Sestaon egin ebazan denporaldietan mendi gidari izateko titulua atarateari ekin eutson. Ikasketak amaitu ostean, Lurbide izeneko enpresea ipini dau martxan eta mendi gidari lanetan ari da.

Kresala faltan botaten dauela autortu arren, Lur zoriontsu bizi da mendi artean. Himalayan, Alpeetan, Pirineotan, Marocoko Atlasen eta Euskal Herriko hainbat menditan ibili da mendizale taldeak gidatzen. Nepalerako bidea hartuko dau urtarrilaren 5ean. 7.100 metroko altuerara iritsi da Himalayan baina gorago heldu gura dau. Alex Txikonen taldeko partaidea izan dan Ama Dablang mendia neguan igoteko espedizioan. Ezin izan eben tontorra zalpaldu eguraldiak ez eutselako baimenik emon. Arantza hori atara gura dau elantxobetarrak. Himalayan zein Hiru Erregeen mahaian, Lur zoriontsu bizi da mendian, asko emoten deutsolako. Beragaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00