Emakumeak Jokoan 01x14: Maialen Mielgo, Deustuko entrenatzailea

Emakumeek hartu dabe parte Ingeniariak-Deustu estropadaren 43. edizinoan lehenbiziko aldiz

Maialen Mielgo: “Itxi ezin dan atea zabaldu dogu aurton”

Emakumezkoak izan dira aurtengo kapitainak / Ingeniariak-Deustu estropada

Ingeniariak-Deustu estropadaren 43. edizinoa jokatu zan apirilaren 4an Bilboko itsasadarrean. Dana dala, edizino historikoa izan da aurtengoa. Lehenbiziko aldiz, emakumeek hartu dabe parte lehiaketan. Ingeniarien kasuan, lau gizon eta lau emakume izan dira traineruan; Deustun, aldiz, bogau daben arraunlari guztiak emakumezkoak izan dira.

Maialen Mielgo izan da Deustuko entrenatzailea aurtengo edizinoan. Horren harira, beragaz egin dogu berba Emakumeak Jokoan tartean asteon. Mielgok uste dau aurreko barikuko estropadak inflexino-puntu bat suposatu behar dauala frogan: “Itxi ezin dan atea zabaldu dogu aurton“. Edozelan be, etorkizuna kudeatzeko aukera desbardinak dagozala autortu deusku Mielgok. Izan be, estropada mistoaren aldeko apustua egin daiteke zuzenean edo gizonezkoen, emakumezkoen eta mistoen kategoriak sortu.

Aurtengo estropadari jagokonez, Ingeniariak taldeak irabazi eban. Traineru mistoak 31 minutu eta segundo bi behar izan ebazan helmugara heltzeko. Deustuk 16 segundo beranduago amaitu eban froga. Edozelan be, Deustu aurretik doa markagailu historikoan, jokatutako 43 estropadetatik 27 irabazi ditualako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00