Maier kooperatibearen egoitza nagusia Ajangizen dago

Maier kooperatibea 1973. urtean sortu zan eta gaur egun automobilgintza arloan dihardu

Maier kooperatibea liderra Europan plastikozko pieza dekoratu eta funtzionaletan

Ajangizen dagoan Maier kooperatibak 50 urte bete dauz. 1973. urtean sortu zan eta plastizkoko piezak egiteko moldeak ekoizten hasi ziran elektrogailuen mundura bideratuta, besteak beste, Fagor-en babesean. 80ko hamarkada amaieran, baina, automobilgintzarako saltoa emon eta gaur egun automobilgintzarako plastikozko pieza apainduak ekoizten dabez, hainbat teknologia erabilita. Maier “Europan liderra da plastikozko pieza dekoratu eta funtzionaletan” esan deusku Koldo Kortabitarte presidenteak.

Maier taldeak 2.500-2.600 behargin inguru daukaz mundu osoan zehar banatutako lantegietan. 90eko hamarkadan hasi eban kanpoko hazkundea. Une honetan, Euskadin eta Nafarroan ezeze, Galizian, Europako hainbat herrialdetan, Indian, Txinan eta Mexikon be badago Maier. Gehienak lantegi produktiboak dira, baina salmenta delegazinoak be badaukiez, esaterako, AEBetan eta Japonian. Ajangizen daukiezan eraikin bietan -lantegia eta Maier Technology Center-, gitxi gorabehera, 1.000 pertsonak egiten dabe lan, gehienak eskualdekoak. “Automozinoan hasi ginenean, momentu baten ekoizleak bakarrik izan ginan baina bai ikusten genduan aukera bat egoala salto bat emoteko eta salto hori izan zan zentro teknologiko bat montatzea, Garapenerako eta Ikerketarako zentro bat. Horrek bezeroenganako beste salto bat emoten gaitu eta egia esanda momentu horretatik hazkunde itzela izan gendun” azaldu deusku Maierreko presidenteak.

Mondragon Korporazinoa taldearen parte izatea edota eraldaketa soziala bultzatzeko Maierrek parte hartzen dauan ekimenetaz be egin dogu berba Koldo Kortabitartegaz Herriz Herri saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00