Markina-Xemeingo udalak irudi eta webgune barriak daukaz. Urte eta erdiko lanaren ostean, Markina-Xemeineko Udalak, irudia eta webgunea barritu dauz. Iratxe Lasa alkateak esan deuskunez, udalaren irudi serioaren aurrean, herrigintzan daukan lana erakutsi gura izan dabe era honetara. Herrian dagozan enpresetara jo dabe irudia barriztatzeko. Esti Olasolo eta Naroa Escabias markina-xemeindarrak dira marka barria sortu dabenak. Honeek esan dabenez, mendia eta natura hartu dabez kontuan irudia sortzerakoan. Bakarra danontzat leloa aukeratu dabe era berean. Alkartzen gaituena herria dala adierazi gura dabe era honetara.
Webgune barria
Markina-Xemeingo udalak, marka eta irudi barriakaz batera, webgune barria be aurkeztu dau. Erabilteko erreza dala esan deusku Iratxe Lasa alkateak. Webgune barritik, aretoen eta instalazinoen erreserbak be egin ahal izango dira hemendik aurrera. Kultur aretoa, Barinagako frontoia, atletismo pista eta frontoi txikia erreserbatu ahal izango dira webgunearen bitartez. Bestelako instalazinoak gehitzeko aukerea aztertzeko asmoa dauka Markina Xemeineko Udalak.