Mikel Balenziaga Athleticeko jokalariagaz egon gara berbetan bere urtebetetze eguna dala eta Aupa Bizkaia saioan. Mikelek azaldu deusku pena bat dala 29a lau urtetik behin bakarrik egotea. Taldekide batzuk 28an eta besteak 1ean zoriontzen dabela aitortu deusku, baina berak, nahiago dauala 28an ospatu, otsailekoa sentizen dalako. Balenziagak argi eta garbi esan dau, oparirik politena, 29a egotea dala, eta irrikitan dagoala 2024an ospatzeko.