Koopera Caritasek Zubiarte zentro komertzialagaz Refashion izeneko ekimenaren bigarren edizinoa abiatu dau moda zirkularra bultzatzeko helburuagaz. Pertsonentzako pertsonek sortutako proiektua da. Zubiartean erropak itxiteko edukiontziak egongo dira urriaren 29rarte eta bertan itxiten diran erropak barriro salgai jarteko martxan jarten dan prozesua azalduko da.
Koopera Caritasek gaur egun Bizkaian 11 denda daukaz. 550 langile daukiez eta honeen %55 bergizarteratze bidean dago. Gainera Caritaseko 500 pertsona boluntarioren laguntzea daukie. Nagore Perez komunikazino arduraduna izan dogu solaskide.