B.A.C.E programaren laugarren edizinoan sartzen da bere erakusketea

Mar de Diosegaz batera erakusketea eskeiniko dau hileon Londresen

Natalia Suarez:”Estudioko lana da garrantzitsuena niretzat”

Natalia Suarezen artelana / Bizkaia Irratia

Natalia Suarez eta Mar De Dios artisten lanak erakutsiko dira Londresen urrian zehar. Basque Artist Contemporany Exhibit programaren laugarren edizinoaren barruan sartzen da erakusketea. Euskal artea nazinoartean bultzatu eta ikustaraztea da programa honen helburua. Bizkaiko Aldama Fabre galeriak antolatu dau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz.

Margoak eta zeramikak ikusgai

Bizkaia Irratiko Lau Haizetara irratsaioan Natalia Suarezegaz egin dogu berba. Gasteizen jaiotako artistea Bilbon bizi da gaur egun. Pinturea eta marrazketea lantzen dauz eta arte eszenikoetan be ibilitakoa da. Bilboko Errekalde auzoan Kampai izeneko gune edo galería be kudeatzen dau. Orain arte, bere lanak, Donostian, Madrilen edo Tokion be erakutsi dauz. Esan deuskunez, ez dau ideiakaz lan egiten, esperimentatzea dau gustoko. Azken baten, estudioko lanari emoten deutso garrantzi gehien. Ilusino handiz jaso eban Londreseko erakusketan parte hartzeko gonbitea. Mar de Dios ezagutzen dauala esan deusku. Bien lanak desbardinak izan arren, ondo lotzen direla gaineratu dau. Mar de Diosek, zeramikak erakutsiko dauz Londresen. Filet Space aretoan egongo dira ikusgai Natalia Suarez eta Mar de Dios artisten lanak urriaren 4tik 31ra bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00