Ofiziozko abogaduek baliabideak egokitu eta hobetzeko eskatzen dabe

Kotizazinoetan be gabeziak ei dagoz konpontzeko

Ofiziokozko abogaduek dagokienaren %10 kobretan dabe

Ofiziozko abogaduek aldarrikapenak daukiez euren egoerea hobetzeko eta zerbitzu egokia eskeintzeko, lanbideari duintasuna emon behar jakola herritarren eskubideak bermatzeko. Euretariko batek, Iñigo Santxok, azalpenak emon deuskuz gaiaren inguruan. Eskumen hau Jaurlaritzaren esku dago 1987tik.  Aldarrikapenetariko bat ekonomikoa da, ofiziozko abogaduek legokienaren %10 kobretan dabelako. 2.000 euroko lana izan leikanaren truke 2’00 bat euro jasoten ditue. Bestetik, kotizazinoetan be gabeziak dagoz. Lehenago ez eukien Gizarte Segurantzan egoteko0 aukerarik eta behartuta egozan mutualidade batean kotizetara.  Orain ikusi dabe egoera horretan dagozanek oso pentsino bajuuak daukiezala, eta hori be bideratu gura dabe.

Iñigo Santxok argitu deusku baita be, euskerazko zerbitzua dagoela. Jenteak ofiziozko abogadu euskalduna eskatzeko aukerea dauka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00