ELAk greba egunak deituta daukaz Bilbobusen eta Bizkaiko kiroldegietan

"Aburtok ez dauka udaleko beharginakaz negozietako asmorik" esan dau ELAko ordezkariak

Pello Igeregi: “Europa, une honetan, beharginentzako kartzela neoliberal bat da”

Pello Igeregi (ELA sindikatua) / Bizkaia Irratia

ELA sindikatuaren eretxian Europako hauteskundeek ez dabe egoera onik laga beharginentzat. Pello Igeregi ELA sindikatuko ordezkaria euki dogu gaur Goizeko Izarretan. Igeregiren ustez gaur egun Europa kartzela handi bat da beharginentzat.

Bilbobuseko gatazkea dala eta, Nora Abete Bilboko udaleko alkateorde eta ogikortasun zinegotziak esan eban Beobidek langileei egindako proposamena ona zala. Igeregi ez da eretxi berekoa eta udalaren jarrerea txarretsi dau. “Lan gatazkak konponbide erraza dauka, beharginen negozietako eskubidea errespetatzea litzateke. Une honetan KPIa baino ez dogu eskatzen eta enpresen diru irabaziak ikusita hori gitxieneko bat da. Beobiden %62an lanean dabilzan langileak be dagoz eta horregaz amaitu behar da” esan dau Pello Igeregik.

Era berean, bihar Bilboko udaletxeko beharginen greba eguna izango da. ELAtik dinoe Bilboko udaletxean 2.700 behargin dagozala gaur egun eta horreetatik 300 inguru behin-behinekoak dirala. “Oposaketei begira urteak lanean egon diran udaleko behin behineko beharginei ez jake antzinakotasuna kontuan hartu. Aburto alkateak ez dauka langileakaz negozietako ezelango asmorik, biharko huelgea ondo atara behar da” esan dau ELA sindikatuko ordezkariak.

Lan heriotzei buruz, Osakidetzako profesionalen ordu gehigarriei buruz eta kiroldegietako lan gatazkeari buruz be berba egin dogu gaur Pello Igeregigaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00