Euskaltzaleen Topaguneak hirugarren Kongresua egingo dau zemendiaren 18an

Euskerearen inguruan gaur egun bizi dogun zaurgarritasun egoerea salatu dau

Topagunea “Batera jauzi” egiteko prest

Euskaltzaleen Topaguneak hirugarren biltzarra egingo dau zemendiaren 18an, oso egoera korapilotsuan, euskerearen kontrako oldarraldian. Euskerearen babes legala zalantzan ipinten dabilzala eta horrek zaurgarritasuna dakarrela azaldu deusku Irati Iciar Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak. Bere arabera, beharrezkoa da indar erakustaldia egitea zemendiaren 4an egingo dan euskerearen aurkako oldarraldiaren kontrako manifestazinoa. Horrez gain erakundeek be euren lana egin behar dabela nabarmendu deusku eta Jaurlaritza euron antzean ikusten dabela, egoereagaz oso arduratuta dagozala, bide legalak erabili eta helegiteak ipiniko dituela, baina kolpe gehiago ez jasoten ahalegindu beharko dala.

Kongresuari dagokionez, “Batera Jauzi” goiburupean lanean dabilz guztia prestetan. Euskerea galduko ez bada jauzi egin behar dala nabarmendu deusku Irati Iciarrek, eta alkarregaz lan egitea beharrezkoa dala. Holan ba, gizarteari proposamena egingo deutse. Euskerearen erabileran jauzia emoteko gizartearen inplikazinoa behar da. Ardatzetarikoak euskaltzaleen arteko sare sendoa sortzea, hizkuntza minak kontuan hartzea, euskalduntze prozesua modu sistemikoan begiratzea eta akordio soziopolitiko bereziak aztertzea izango dira. Orain guztia prestetan dabilz eta Kongresu ostean emongo ditue azalpen sakonagoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00