"Jarrera aldatu behar dogu, kanpoko eremuak partekatu behar doguz natureagaz, pentsau behar dogu beste izakiek be euren lekua daukiela"

Munduan milioi bat espezie intsektu ezagutzen dira, baina uste da ezezagunak bost aldiz gehiago dirala

Unai Ugalde (biologoa): “Intsektuak egoera latzean dagoz, batez be guk eragindako kalteen ondorioz”

Inurri gorriak / Bizkaia Irratia

Intsektuak ekosistemen funtzionamenduan eta biziraupenean ezinbestekoak dira. Izaki hauek baina, modu kezkagarrian desagertzen dabilz eta horrek ingurumenean eragin zuzena euki leike. Izan be kontutan euki behar da gizakion landare-kultiboen %75 inguruk daukiela intsektuek egindako polinizazinoaren beharra.

Egoera hau abiapuntu hartuta, Unai Ugalde biologoak ‘Intsektuen desagerpenerantz? Egoera kezkagarriaren aurrean zenbait proposamen’ berbaldia eskainiko dau urtarrilaren 25ean, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. Hitzaldia Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren barruan antolatu da. Sarrerea librea da, aforoa bete arte. Ugaldek intsektuen arloan gertau daiteken kolapsoaren arrazoiak eta ondorioak aztertuko dauz eta izaki bizidun honeekaz alkarbizitza orekatua lortzeko proposamenak planteauko dauz.

Unai Ugaldek (Caracas, 1956) Exeterreko Unibersidadean Biologia ikasi eban eta Mikrobioen Biokimikan doktorea da. EHUn Biokimika eta Biologia Molekularrean irakasle titularra izan zan Donostiako Kimika fakultadean 2021era arte. Fakultadeko Dekanorde (1993-1995), Dekano (1996-1999) eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako Zuzendari (1999-2002) lanetan be jardun dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00