Lehiaketa maiatzaren 29tik ekainaren 11ra egongo da martxan, eta eskualdean hondakinen prebentzioarekin eta birziklapenarekin zerikusia daben ekintzak ikusaraztea dau helburu. Parte hartu nahi dabenek hondakinen prebentzioagaz edo birziklapenarekin lotutako argazki edo bideo labur bat (30 segundo gehienez) partekatu beharko dabe Facebook, Instagram eta/edo Twitterren, #UribeKostakbirziklatzendu eta #nikbereiztendut hashtagak erabiliz.
Irabazle bi egongo dira, bat argazkiak argitaratzen dabezenen artean, eta bestea bideoak argitaratzen dabezenen artean. Irabazle bakotxak produktu jasangarrien saski bat eskuratuko dau. Aldi berean, ekainaren 1etik 10era bitartean, Uribe Kostako Mankomunitateak bigarren kanpaina bat jarriko da martxan Aste Berdearen barruan, eta informazino-guneak jarriko ditu zazpi udalerri mankomunatuetan, herritarrak hondakinak bereiztearen garrantziaz kontzientzietako eta, ondoren, edukiontzi egokietan izteko. Naiara Gaya Uribe Kostako Mankomunidadeko teknikariagaz izan gara solasaldian.