Mendi ibilaldi musikatua da Urmuga, natura eta gizakia musikaren bidez harremantzeko. Zeharkaldi luzea 19 egunetan osatuko dabe askok eta askok. Angulo mendatetik Hiru Erregeen Mahairaino, espedizioan mendizaleak eta musikariak bat eginda ibiliko dira. Bertako gailur, leku eta herri esanguratsuenetara musikea eroan eta Urmugaren inguruko pertsonak eta herriak alkarregaz harremanetan jarriko dabez. 2023ko uztailaren 12tik 30arte ospatuko da. Gaur Lau Haizetara ekarri doguz Miguel Zeberio eta Felipe Uriarte.