Ekologikoaren alde apustu argiagoa eskatzen dabe ENEEK-Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik. Ekologikoaren azalerea igoten dagoala esan deusku aste honetan Gernikan ENEEK-eko zuzendariak Xabier Lejarzegik. “Igoera hori ganaduaren aldetik egon da” azaldu deusku.
Bizkaiko Foru Aldundiak, sindikatuek eta alkarteek lehenengo sektoreari bultzadea emoteko 14 neurriko ekintza plana adostu dabe. Baserritarrei entzutea eta kasu egitea garrantzitsua da Lejarzegiren eritxian. Eta eredu ekologiko bateruntz joteko apustu argiagoak beharrezkoak dira Lejarzegiren esanetan. Ekologikoak prozesuari emoten deutso garrantzia. “Gaur egun ezin da esan Labeldun produktu guztiak ekologikoak diranik, ezta ekologiko guztiak Labeldunak diranik. Osogarriak dira, Labeldunak eta Ekologikoak” esan deusku Lejarzegik.