Lepora taldeak bigarren diskoa argitaratu dau, 'Zulotik' (Bonberenea Ekintzak)

Aurkezpen kontzertua Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskaini ostean, hurrengo emonaldia maiatzaren 6an izango da Irungo Lakaxita gaztetxean

Zakarragoa, zuzenagoa, Lepora taldearen ‘Zulotik’ diskoa

Lepora dira Txus Billalabeitia (Same Old, Libe, Losado, Eh!), Ibon Salterain (Tutan Come On), Gorka Lazkano (Kashbad, Trumbo) eta Mikel Salcedo Txusta (Iont) dira. Talde gasteiztarrak 5-6 urteko ibilbidea dauka eta 2020an argitaratu eban lehenengo diskoa: Lepora (Bonberenea Ekintzak). 2022ko zemendian bigarren diskoa grabatzera sartu ziran eta 2023ko udabarrian ikusi dau argia: Zulotik. Oraingoan be grabazinoa eta nahasketak Karlos Osinagak egin dauz. Bateria eta baxua Berako Atala estudioan grabau ebezan, Iñigo Irazokiren laguntzeagaz, eta gainerakoa Tolosako Bonberenea Estudioan. Masterizazinoa Victor Garciak egin dau, Ultramarinos Mastering-en. Diseinuaz, Mikel Escalera (Giante) arduratu da.

Lepora taldeko kideek dinoenez, Zulotik disko barrian 3 mailukada eta 3 labankada bildu dabez, zakarragoak , zuzenagoak. Ibon Salterain bateria joleak lan honi buruzko zehaztasun gehiago emon deuskuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00