Bizkaitik Bizkaira

Euskeraren kontrako epai judizialei erantzuteko protokoloa adostu gura dau Kontseiluak

Idurre Eskisabel: "Protokoloa euskalgintzako eta euskalgintzatik kanpoko eragile askogaz berbatzea da asmoa"
Paul Bilbao eta Idurre Eskisabel / Bizkaia Irratia

Irun, Barakaldo edo Laudion gertatutakoa beste inon errepikatzekotan horri erantzun bateratu bat emoteko bide-orria sortu gura dau Euskalgintzaren Kontseiluak. 2022ko balantzea eta 2023rako erronkak aurkezteko agerraldian proposamen zehatz horren barri emon dau Kontseiluko idazkari nagusi barriak, Idurre Eskisabelek.

Gustetan ez jaken zeozer dala nabarmendu dau Eskisabelek izan be azken ebazpen judizialek atzera begiratzera behartu dabez euskalgintzako hainbat ordezkari. Hezkuntza Legearen baitan hizkuntzari eskaini beharreko arretan lortutako adostasuna eredu lez hartuta protokolo barri bat zehaztea da helburu nagusia. Horretarako administrazinoen eta euskalgintzatik kanpoko eragileen parte hartzea sustatu gura dabe. Kontseilutik dinoe Barakaldon herrigintzatik emondako erantzunaren eredua oso interesgarria dala. Eusko Jaurlaritzak protokolo horretan be parte hartzea gura dau Kontseiluak. Gai honetan Lakuatik heltzen jaken soinua ona dala eta borondatea igerten dabela esan dau Idurre Eskisabelek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00