Abandoko parke barriak gitxienez 1.100 zugatz eukiko dauz

Proiektua lehiaketara atara dau Bilboko udalak eta irabazleak ia 26.500 euro eskuratuko dauz eta Abandoko Masterplana garatzeko

Abandoren urigintza etorkizuna marraztuko daben proiektuen lehiaketarako deialdia zabaldu dau Bilboko Udalak.  Abandoko geltokiaren eremuaren antolamendua egituratu gura dabe. Helburua, Abandoko etorkizuneko urigintza marraztea da, geltokia lurperatu ondoren. Guztira, 130.000 metro koadro inguruko azaleran esku hartuko da, eta Hurtado de Amezaga, García Salazar, San Frantzisko eta Bailén kaleen arteko lursailak sartzen dira, baita Cantalojaseko lubakiaren espazioa ere, Xenpelar kalearekin bat egin arte.

Lehiaketak bi fase izango dauz. Batetik, epaimahaiak bost parte-hartzaile aukeratuko dauz eskaera egin daben hautagaien artetik.  Hautagaitzak aurkezteko epea hilebetekoa izango da, apirilaren 24ra arte.  Bigarren fasean, hautatutako taldeak konbidauko dira proposamenak aurkeztu daiezan. Edozein jatorritako enpresa edo taldeek parte hartu ahal izango dabe.

Halanda be, lehiaketaren esleipendunari honako profil profesinonal honeek beteko dauzan talde tekniko bat beteteko eskatzen jako: Uri Plangintza eta Antolamenduan, Espazio Publikoaren Diseinuan, Bideragarritasun Ekonomikoan, Trenbide Azpiegituretan, Soziologian, Paisajismoan, Arkitektura eta Hirigintza Bioklimatikoan, Mugikortasun Iraunkorrean, Hiri Azpiegituretan eta Inklusibitatean eta Genero Ikuspegian aditua. Talde irabazleak ia 26.500 euro eskuratuko dauz eta Abandoko Masterplana garatuko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude