Bizkaian alkate izan diran 98 emakumeak omendu dabez gaur Gernikan

Batzar Etxean hainbat diputadu, legebiltzarkide, kongresukide, senatari, alkate eta zinegotzi batu dira
Emakume hautetsiak gaur goizean Gernikako Batzar Etxean / Bizkaia Irratia

Bizkaian alkate izan diran 98 emakumeak omendu dabez gaur Gernikako Batzar Etxean. Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak ekitaldia antolatu dabe. Hitzordua Gernikako Batzar Etxean goizeko 11:15ean hasi da. Emakumezko buruzagi politiko, batzarkide, diputatu, legebiltzarkide, kongresukide, senatari, alkate eta alderdi politiko guztietako hainbat zinegotzi batu dira.

Ana Otaduik BBNNetako presidenteak agintaritza postuetan dagozan emakume politikarien belaunaldi-erreleboari garrantzia emon deutso. Era berean, gogoratu dau andrazko politikari gazteak apurka apurka Legebiltzarrera, udaletxeetara eta BBNNetara heltzen dabilzala. Udalgintzan emakumeen lana eta ekarpena aldarrikatu dauz Ana Otaduik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular