Energiaren Adimen Zentroa inaugurau dabe Meatzaldean

Iñigo Urkullu: "Zentro honek energiaren etorkizuna irudikatzen dau"
EIC (Energy Intelligence Center) / Bizkaia Irratia

Gaur inaugurau dabe Euskadiko Teknologia Parkeen Abantoko Campus barriaren egoitza. Era berean, Energy Intelligence Center hartuko dauen eraikina be inaugurau dabe. Campus barrian egindako inbersinoa 70 milioi eurokoa izan da, eta 500.000 metro koadrutik gorako azalera dau. Horreetatik 240.000 baino gehiago eraikigarriak dira Abantora joan gura daben enpresa barrientzat. Campusa energia aldetik nahikoa da. Garatzeko aukera handiak eskainiko dauz eta enpresen artean sinergiak sortuko dauz, Bilboko portutik, Petronorreko findegitik eta A-8 autobidetik gertu dagoalako.

EIC: «Energiaren etorkizuna» Bizkaian

Campus barri honen lehenengo eraikina gaur inaugurau da. EIC, Energy Intelligence Center. Eraikin horretan, besteak beste, Petronor, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay enpresak egongo dira. Eusko Jaurlaritzaren esanetan, eraikin hori «energiaren etorkizuna Bizkaian» da, eta bere helburua da energia trantsizinoak dakarzan erregai eta garapen barrietara bideratutako ekosistema ekologiko-industriala garatzea. Instalazinoak hidrogeno barriztagarriz elikatuta egongo dira. EIC nazinoartean erreferentzia izango dan teknologia energetikoko barrikuntza-zentroa izango da, eta teknologikoki puntakoak diran ekipamentuekin balidazio- eta proba-egitura gisa funtzinonatuko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular