Bizkaitik Bizkaira

Galdakaok be izango dau duintasunaren kolunbarioa

Galdakaora itzuli dira 1938an Jakan fusilatu eben Pedro Asuaren gorpuzkinak
Galdakaon atzo Pedro Asuari egindako omenaldia / Bizkaia Irratia

Astegoienean Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak Galdakaora ekarri eta familiaren esku itzi dabez. Aranzadi Zientzia Alkarteak eta Jaka zein  Galdakaoko udalek egindako alkarlanari esker gorpuzkinak identifikau ebezan eta astegoien honetan Bizkaira ekarri dabez.  Pedro Asua Zubiaur miliziano galdakoztarra 1938an fusilatu zuten Jakan eta bere gorpuzkiak hobi komun batean ehortzita egon dira orain arte. Asuaren senide batek dauela urteak bere osabea non lurperatuta egoan jakin nahian hasitako bide luzearen ondoren, Asuaren familiak atseden hartu dau, bere gorpuzkinak Galdakaora ekarrita.

Ikerketa askoren eta lan handiaren ondoren, lortu dau Asua non lurperatuta egoan jakitea, Jakako hilerrian lokalizatzea, desobiratzea eta bere herrira, Galdakaora, ekarteea. Are gehiago, zirkulu bat itxi da, bere lurrak ziranetara itzuli diralako gorpuzkinak. Elexaldeko lur zati handi baten jaube zan bere familia, orain hilerria dagoan lekua eta ingurua barne, eta oinordekotzan jasoko leukez gorpuzkinen atseden leku izango dan Elexaldeko lur eremua.

Atzo Antonio Rodriguez Ranz Memoria, EJko Giza Eskubide eta Lankidetzarako sailburuordeak eta Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak ekitaldia aprobetxau eben proiektua aitatzeko. Galdakaoko etorkizuneko Kolunbarioa Galdakaoko hilerriaren inguruan eregiko da, Elexalde auzoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular