Zazpi mendi ibilaldik Pagasarrirako igoerea ordezkatuko dabe

BBK Mendi Martxak Jata, Arnotegi, Kolitza edo Lemoatx aukeratu dauz
BBK Mendi Martxa aurkezpena / Bizkaia Irratia

BBK Mendi Martxa herritarrak egingo dira barriro Bizkaiko mendietan. Helburua biodibersidadearen kontserbazinoaz kontzientziatzea izango da beste behin. Bigarren edizino honetan, Mendi Martxan, zazpi ibilbide egingo dira. 8 eta 16 km bitarteko ibilbideak dira, zailtasun teknikorik bako pistetan zehar eta edozein personentzat aproposak. Programaren barruan Jata, Arnotegi eta Malmasin-Pastorekorta, Txarlazo , Ganguren, Tallu eta Ubieta mendiak dagoz. 

Domeka honetan, martiak 12, Kolitzako bigarren urteera izango da, Balmasedan. 13,5 km-ko ibilbide gidatua izango da eta parte hartu gura dabenentzat urteera Balmasedako San Severiano plazan izango da 09:00etan. Ekimenak maiatzaren 21ean jarraituko dau, eta Lemoatxara igongo dabe Lemoan; irailaren 24an Apuko-Ganeroitzera igoko da, Barakaldon; urriaren 22an Malmasin-Pastorekortara, Basaurin; zemendiaren 5ean Jatara, Mungian, eta amaitzeko, gabonilaren 17an Arnotegira, Bilbon.

Martxa guztiek ingurumena zaintzeko konpromisoa sustatu gura dabe. Horretaz gain, ikerketa arloko lehen mailako hizlarien berbaldi bat be.  Bilbon kasurako, BBK Mendi Martxak sareak Miguel Delibes Castro biologoa izango dau. Zehazki, gabonilaren 15ean, eguenean, 19:30ean, ‘Naturaren kontserbazinoa eta aurrerapena’ hitzaldia emongo dau BBK Aretoan. Sarrera librea da, leku guztiak bete arte. Gainera, gabonilaren 17an, zapatua, zugatzak landatuko dira, proiektuak sortutako CO2 isuriak konpentsetako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular