Abanto Auzotaxi programarako laguntza eskaera irekita

25.000 euroko aurrekontua ezarri da
Dirulaguntza programaren kartela / Abanto Zierbenako udala

Abanto-Zierbenako Udalak Auzotaxi programarako dirulaguntzak eskatzeko epea eguazten honetan edegiko dau eta abenduaren 31a arte egongo da zabalik.  Udalak 25.000 euroko aurrekontua izango dau horretarako.

Deialdiaren arabera, dirulaguntza horreen helburua da «garraio publikorik ez daben eta herrigunetik urrun dagozan udalerriko landaauzoetan bizi diran pertsonen bizitza erraztea». Auzotaxi programaren bidez, zerbitzuak eskura jarri gura deutsiez. Era berean, dirulaguntzek taxiaren sektorea bultzatzen eta mobikortasun iraunkorra indartzen lagundu gura dabe.

Dirulaguntza honeek jasoteko baldintzen artean, 18 eta 30 urte bitarteko gazteak edo 65 urtetik gorakoak izatea dago, baita ibilgailu propiorik ez izatea eta herriko landaguneetako auzo batean erroldatuta egotea be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular