Andrek eta laikoek, lehenengoz, gotzainen hurrengo Sinodoan bozkatu ahalko dabe

Eleiza katolikoaren barruan aurrekaririk ez daukan erabagi bat da
Vatikano Uria / Bizkaia Irratia

Emakumeek eta laikoek botoa emoteko eskubidea izango dabe lehenengoz, gotzainen hurrengo Sinodoan. Eliza katolikoaren barruan aurrekaririk ez daukan erabagi bat da, izan be, orain arte gotzainek bakarrik euken botoa emoteko eskubidea. Emakumeak aspalditik dabilz sinodoetan botoa emoteko eskubidea aldarrikatzen.

Aita Santuak emakumeei espazio gehiago emongo deutse mundu osoko gotzainak batzen dauezan biltzarrean; hurrengo biltzarra, urrian izango da. Gainera Aita Santuak erabagi dau, auditoreak batzarretik ataratea, eta horren ordez, gotzainak ez diran fededunak ordezkatzen dabezan 70 pertsona aukeratzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00