Beldurraren kontra ahotsa altxatuz

Vivir Quintanaren 'Canción sin miedo' kantuaren bertsinoa grabau dabe Iurretako 100 emakume baino gehiagok

Iurretako 100 emakume baino gehiagok, edade eta jatorri guztietakoak, Vivir Quintana abeslari mexikarraren Canción sin miedo abestiaren bertsinoa grabau eben zemendiaren 15ean, San Migel elizan. Bideoa, A25 indarkeria matxistaren kontrako eguneko egitarauaren barruan, zemendiaren 23an estreinau zan Ibarretxe kultur etxean.

Bertsino elebidun hau Vivir Quintanaren jatorrizko letratik eta Portugaleteko Sastraka gaztetxeko emakumeek egindako euskarazko egokitzapenetik abiatzen da. Proiektua Iurretako hiru alkarteren eskutik jaio da, Udalagaz alkarlanean: Anderebide emakumeen alkartea, Auskari emakume gazteen taldea eta Goiuriko Ama nagusien alkartea. Hiru alkarteek belaunaldi desbardinetako emakumeak biltzen dabez. Ideia Udalaren Herritartasun Batzordeak azaroaren 25eko ekitaldiak antolatzeko deitutako bileran sortu zan. Deialdia herriko ikastetxeetara be zabaldu zan: Maiztegi, Orobiogoitia eta Lanbide Heziketako ikastetxea, baita euren guraso alkarteetara be.

Entseguak zemendiaren 3an hasi ziran Abadetxean, eta San Migel elizan egindako bideoaren grabaketagaz amaitu ziran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00