
Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak Bizikleta Bonuen programea astelehenean sartu da indarrean urian bizikletaren erabilera sustetako eta establezimentuetan erosketa eta konponketa sustetako. Bigarren aldiz Bilbon abian jarri dan kanpaina da. Bilbotarrek (Bilbon erroldatuta dagozan pertsonek) bonuak erosi eta trukatu ahal izango dabez establezimentuetan bertan – eta ez webgunean – NANa aurkeztu ondoren, maiatzaren 10etik urriaren 31ra (edo agortu arte).
Guztira, ia 50.000 euroko aurrekontuagaz, 1.225 bonu jarriko dira salgai. Bonu horreek bizikleta elektrikoak erosteko erabili ahal izango dira. Kontsumitzaile bakotxeko muga honako hau izango da: bizikleta elektrikoak erosteko bonu bat NAN bakotxeko eta tiket bakotxeko. Gehienez bi bonu NAN eta tiket bidezko mantenidute- eta konponketa-lanetarako. Establezimendu bakotxeko, gehienezko mugea 30 unidadekoa izango da bizikleta elektrikoak erosteko, eta ez da mugarik egongo konponketak egiteko.