Talde antimilitaristek, ekologistek eta internazionalistek Gerra, Gastu eta Industria Militarraren aurkako hamabosgarren Bizikleta Martxa antolatu dabe datorren zapatuan, jorrailaren 15ean. Urteerea goizeko 11: 00etan izango da, Bizkaiko Foru Jauregitik, eta parte-hartzaileek kontzentrazinoa egingo dabe arma-fabrika garrantzitsuenekin alkarlanean diharduen enpresen filialen aurrean, halan zelan Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen filialen aurrean.
«Bizikleten martxa honen helburu nagusiak sektore honetako euskal enpresekin erakundeen inplikazinoa gero eta handiagoa dala salatzea dira, osasun arloko murrizketen, pentsinoen, bardintasun politiken, gizarte prestazinoen eta covid-19aren pandemia larriagotu dauen etxebizitza duina lortzeko aukeren aurrean eta bizitzaren kostuaren egungo igoeraren aurrean», adierazi dabe antolatzaileek.