EAEko herritarren %16 pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dago

Pertsona bakotxeko urteko batez besteko diru-sarrerak 16.427 eurokoak dira Euskadin
Emakume batek jasotako elikagaiak batzen / Bizkaia Irratia

Pobreziako edo gizarte-bazterketako arrisku-egoeran dagozan biztanleen ehunekoa % 15,7koa da Euskadin, estatuko batez bestekoa baino hamar puntu txikiagoa. Pobreziako edo gizarte-bazterketa arriskuan dagozan biztanleen artean baliabide material gitxiko etxebizitzak edo iraupen luzeko lanbakoen aurpegiak topau geinkez.

Batez beste, estaduko biztanleriaren % 26 pobrezia edo gizarte-bazterketa arriskuan dago. Euskadi, barriz, % 15,7koa da, Nafarroaren atzetik tasarik txikiena dauen bigarren erkidegoa. Nafarroak eta EAEk dabe pobrezia-arrisku tasarik txikiena, % 10,9 eta % 12,2, hurrenez hurren.  Pertsona bakotxeko urteko batez besteko diru-sarrerak 16.427 eurokoak dira Euskadin, estaduko altuenak eta batez bestekoaren gainetik 3.400 eurotik gora.

Zelan heldu hilaren amaierara?

EAEko herritarren % 3,9k zailtasun handiak daukaz hilaren amaierara iristeko. Gainera, EAEko biztanleen % 18,7k dino ez dauela aurreikusi bako gastuei aurre egiteko gaitasunik, (erkidego guztien artean daturik onena) eta adierazi dau ezin dauela oporretara etxetik kanpo joan urtean gitxienez astebetez. Bestalde, etxebizitza nagusiagaz lotutako ordainketetan edo epekako erosketetan izandako atzerapenak % 7,2 dira Euskadin, estaduko batez bestekoa baino sei puntu gitxiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular