“Sektore pribaduan hizkuntza eskubideetan atzerapausoak antzemoten dabilz”

Behatokiak 2022ko txostena aurkeztu dau gaur Bilbon
Behatokiak gaur emondako prentsaurrekoa / Bizkaia Irratia

Gaur goizean, Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2022 txostena aurkeztu dau Bilboko Ibaiondo udaltegian, igaz Euskal Herrian zehar hizkuntza eskubideekiko izandako hutsune nagusiak eta arloz arloko egoeraren azterketea jasoten dauzena.

2022an hizkuntza eskubideen urraketak jasan ebezan herritarren zuzeneko testigantzak jaso dauz aurtengo txostenean. Guztira 1.071 intzidentzia jaso ziran, horreetatik 976 keja, 54 zoriontze eta 41 kontsulta edo iradokizun.

Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza izan dira kejarik gehien jaso dabezan erakundeak, baina 2022an Bizkaiko udalek jasotako keja kopuruak bere arretea deitu dau. Bestalde, sektore pribaduan, merkataritza gune handiak izan dira gehienbat keja gehien jaso dabenak. Euskararen presentzian eta erabileran atzeman diren atzerapausoek kezka sortu dabe Behatokian. Kontuan izan behar da, horreetako askok lege betebeharrak izan arren ez dabezala beteten. Azkenik, lege babes handiagoa eta gizarte erantzukizuna eskatu dauz Behatokiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular