EHUk Euskal gramatika: Egiturak eta Osagaiak argitaratu dau

Gramatika Patxi Goenaga euskaltzain oso eta EHUko katedradun ohiaren lana da
EGEOren aurkezpena / Bizkaia Irratia

EHUk EGEO (Euskal gramatika: Egiturak eta Osagaiak) argitaratu dau. Gramatika Patxi Goenaga euskaltzain oso eta EHUko katedradun ohiaren lana da. Gramatika hau, batez be, hizkuntzaren deskribapenari eskainia dago, arazo teorikoei uko egin barik. Unibertsidade publikoko Euskara Institutuaren webgunean egongo da eskuragarri. 

EGEOk perpaus independente eta sinpleari eskainitako hamar txatal dakarz: 1) Perpausa; 2) Izena eta sintagma nominala; 3) Adjektiboa eta sintagma adjektiboa; 4) Kuantifikatzailea eta sintagma kuantifikatzailea; 5) Determinatzailea eta sintagma determinatzailea; 6) Predikadu nominala; 7) Kasu estrukturalak; 8) Aposizioak; 9) Aditza eta aditz-sintagma; eta 10) Aditz-inflexioa.

Lan honen dimentsinoaren idea bat emoteko, paperera eroango bagendu, DIN A4 formatuko orrialdeko eta 12 puntuko letra-tamainako liburua izango litzateke eta 500 orrialde inguru hartuko leukez.

EGEOren aurkezpenean, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsidadeko errektorea izan da. Bertan adierazo dauenez, lan honek berebiziko garrantzia dauka euskal gramatikari buruzko azterlanetan. Gainera, Ferreiraren ustez, beste urrats bat da Euskal Herriko Unibertsidadeak euskereagaz eta gure kulturagaz dauen konpromisoan

EGEO, Sareko Euskal Gramatikagaz batera, sarean dagozan bi euskal gramatiketako bat da. Biak EHUko Euskara Institutuaren babespean argitaratu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00