Enpresetan belaunaldi-erreleboa emoteko doako laguntzak Lanbideren eskutik

Ezagutzea modu egokian transferiduteko Lan Mentoring metodologia erabilten da

Lan Mentoring berariazko laguntza zerbitzu berria da, belaunaldi-erreleboari ekiteko eta sistematizetako helburua daukana. Lanbidek sustatzen duen ekimen berri honek (Innobasque-rekin elkarlanean) berariazko laguntza eskaintzen dau eta doakoa da. Enpresa txiki eta ertainei belaunaldi-errelebo arrakastatsua egiten laguntzen deutse.

Lan Mentoring metodologiaren hartzaile nagusiak enpresa txiki eta ertainak dira. Hain zuzen kezka hau daben enpresak: nola ziurtau beharginen edo giltzarriak diren lanpostuen belaunaldi-errelebo arrakastatsua? Enpresan bertan dagoan ezagutzea transmitidu edota mantentzeko gakoak emoten dauz formakuntza barri honek.

EAEko enpresa-sareak gainean dauka belaunaldi-errreleboa. Hori dala eta, baliabideak behar ditu oraingo langile-taldeak ordezkatzeko; beti be trantsizino horretan lehiakortasuna galdu barik. Ekimen pilotu honen bidez –Lanbidek sustatuta, Innobasque – Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan–, prozesu zehatz bat erraztu gura da enpresa txikiek zein ertainek plantillen bizi-zikloa aurreikusi, planifikau eta kudeatu dagien.

Enpresarako abantailak

 Talentuaren eta ezagutzaren galerea sahiestea.
 Lanpostu gakoen jarduna jarraitzearen bermea.
 Plantilearen motibazinoa.
 Garapen profesionalaren sustatzea (bai oraingo langileengan , bai eta sartuko diren barriengan).
 Lanpostuen deskribapenaren barrikustea.

Zer eskaintzen du LanMentoring zebitzuak?

Aholkularitza pertsonalizatua, 50 ordukoa eta doakoa. Neurrira diseinatutako prozesu bat, hiru fasetan antolatuta:

 Diagnostiko azkar bat; zehazteko zeintzuk diran negozioko prozesu kritikoak eta horreetan parte hartzen daben pertsonak.
 Aholkularitza pertsonalizaua; lotzeko, batetik, negozioaren beharrizanak, eta, bestetik, LANBIDEren kontratazinoko, prestakuntzako eta enpleguko tresna publikoak.
 Laguntza zuzena taldean aukeratzen diran kideentzat; ziurtatze aldera beraien ezagutza zein esperientzia enpresan bertan geratuko dirala.

Emaitzak negoziorako:

 Gehienez be 6 hilabeteko epean amaituko da prozesua. Bukaeran, gitxienez, zerbitzuan zehar planteautako ekintzetako bat ezarriko da.
 Taldekideek prestakuntzea jasoko dabe; aurrerantzean be, modu autonomo batean antzeko prozesuak garatu dagiezan.

Norentzat da?

 Enpresa txikiak eta ertainak (langile-kopurua: 10 eta 249 bitartean).
 Enpresek EAEN egon behar dabe.
 Honako jardueretan lan egin behar dabe: industrian, industriari lotutako zerbitzuetan, informazino- eta komunikazio- soziedadean, logistikan, eta handizkako merkataritzan.

Zerbitzu pilotu honetan 60 enpresak parte hartu ahalko dabe.

Informazio gehiago eta izen-ematea:
https://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/relevo-generacional-y-gestion-de-la-edad-en-pymes_eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular