“Eutsi kirolari, gogor euskerari” kirol txapelketa ospatuko dabe

Kirol taldeetan euskerea sustatzen dabilzan 12 udalerritako 130 ume inguru bilduko dira zapatuz Basaurin
Txapelketaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Euskeraren erabilera sustetea helburu dauen Eutsi kirolari, gogor euskerari” kirol txapelketa ospatuko da datorren zapatuan, hilak 24, Basaurin. Udalak iragarri dauenez, urtean zehar kiroletik euskera sustatzen lan egin daben 12 udalerritako 130 haur inguru bilduko dira.

Basauriko Udalak urteak daroaz udalerriko kirol taldeen artean euskeraren erabilerea bultzatzeko programak garatzen, batez be adin txikikoek parte hartzen dabenean.

Holan, urtean zehar zazpi taldek parte hartu dabe programan. Amaitzeko, Udal Euskara sailak, Ebete Hizkuntza Zerbitzuen laguntzagaz, ikasturte amaierako kirol txapelketa hau antolatu dau. Txapelketan beste udalerri batzuetako taldeek be parte hartuko daben.

Holan, euskerazko ohiturak garatzea, kirola eginez esperientzia positiboak euskeraz eskaintzea eta kirol barriak probetea helburu dauen ekitaldia ospatuko da.

Txapelketa Bizkotxalde parkean dagozan hondar zelaietan jokatuko da eta saskibaloi kantxa be erabiliko da. Hiru kirol probatan olgauko dabe: hondar-futbola, saskibaloia eta harea-eskubaloia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00