Pasa dan maiatzean Loiuko Aireportuak ia 578 mila bidaiarien kopurua erregistrau eban, honek esan gura dau bere historiako maiatzik onena izan dala. AENAk emondako datuen arabera, 2022ko hilabete bereko datuakaz alderatuta, bidaiarien hazkundea %22,3koa izan da.
Estadu mailako trafikoak %16,7 igon dau eta eremu horretan 342 mila bidaiarien joan-etorriak zenbatu dabez. Bestalde nazinoarteko hegaldiak egiten dabezan bidaiarien kopurua %31,8 hazi da, azken honetan guztira 228 mila pertsona.
Maiatzeko datuak kontuan hartuta 2023a hasi zanetik hona, urteko lehen bost hilabeteetan Loiuko Aireportuak 2.222.528 bidaiari mogiarazo dauz, igazko epe berean baino %39,1 gehiago.