Athleticek Javier Marton aurrelaria fitxatu dau Realatik

Sanseko aurrelariak 2026arte sinatu dau kontratua
Javier Marton eta Mikel Gonzalez aurrelari nafarraren aurkezpenean / Athletic Club

Athleticek eta denboraldi honetan Realaren bigarren taldean aritu dan Javier Marton aurrelariak akordioa lortu dabe jokalari zuri-gorria bihutzeko. Hiru denboraldirako sinatu dauan golegile nafarrak bihar ekingo deutso aurredenboraldiari lehen taldearekin, Ernesto Valverderen aginduetara.

Martonek 24 urte dauzka eta 2017an iritsi zan Zubietara, Peña Sportetik. Sanseko golegile nagusia izan da aurtengo kanpainan Primera RFEFen, 12 tantorekin, eta 15 partida jokatu ebazan bigarren mailan aurreko denboraldian.

Gainera, gaur jakin dogu Athleticek liga zabalduko dau abuztuak 12, zapatuan, 21:30tan Madrilen aurka San Mamesen. Bigarren jardunaldia, Osasunaren zelaian izango da aste bat beranduago, ordutegi berdinean.

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00