Bakioko XXXVII. Musika Astea hastear dago

Joshua Edelman eta Xabi Arakamak zabalduko dabe ekitaldia
Joshua Edelman & Xabi Arakama Krakoviako Jazz Festibalean / Joshua Eldeman

Bakioko Udalak, musika arloko zenbait adituren laguntzaz, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Musika Astea antolatu dabe aurten be.

Ekimen honen XXXVII. edizioa dogu dagoeneko. Garagarrilaren 17tik 20ra bitartean 4 kontzertu izango dira Andra Mari elizan, 20:00etan, eta sarrera doakoa eta libre izango da; era berean, Musika Asteari amaiera emateko azkeneko emanaldia, folk musikakoa, kiroldegian egingo da, doan, garagarrilaren 28an.

Jaialdiaren egutegia hurrengoa izango da:

Andra Mari Parrokian, 20:00etan:

Garagarrilaren 17an

  • Joshua Edelman & Xabi Arakama
  • Traditions & Tradizioak

Garagarrilaren 18an

  • «Urrundik»
  • Olatz Saitua (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (mezzosopranoa), Eugenio Tobalina (gitarra)

Garagarrilaren 19an

  • Oñatiko Ganbara Abesbatza

Garagarrilaren 20an

  • Magna Boskotea

Kiroldegian, 20:00etan:

Garagarrilaren 28an

  • Iñaki Palacios & The Gael´s

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular