Javier Avilesek, Leganesek lagata, aurrealde urdina indartuko dau

Aurrelari urdin barriak esperientzia dauka Lehen eta Bigarren Mailan
Javier Avilés, Amorebietako jokalari barria / SD Amorebieta

Javier Avilés Cortés (Madril, 1997-08-17) futbolariak denporaldi amaierara arte jokatuko dau Amorebietan, CD Leganesek lagata. Aurrelari urdin barriak esperientzia dauka Lehen eta Bigarren Mailan.

Avilesek Real Madrileko harrobitik pasa zan Leganesera heldu aurretik jubenil kategorian. Talde pepineroarekin 2018-19an egin eban debuta partidu ofizialean Rayo Vallecanoren aurkako Kopako neurketa batean. Hurrengo denporaldian, 2019-20an, estreinau zan maila gorenean, bederatzi liga partidu jokatuz eta Sadarren Osasunaren aurka gol bat sinatuz.

Futbolari madrildarrak Portugalgo ligan be eskarmentua dauka, 2021-22ko bigarren zatian CD Tondelan aritu baitzan, Leganesek itxita. Pasa dan denporaldian bi talde ezbardinetan jokatu eban LaLiga Hypermotionen. Izan be, txapelketari Butarqueko klubagaz ekin ondoren, urtarrilen amaieran CD Lugora joan zan lagatu gisa. Talde galiziarrean paper garrantzitsua izan eban, 16 partidu jokatuz, horreetako 12 titular bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00