Sacha Killeya-Jones baltzezko gizon barria da

Bilbao Basketekin sinatu dau 23/24 denboraldirako
Killeya-Jonesek Bilbao Basketekin sinatu dau hurrengo denboraldirako / Bilbao Basket

Pasaporte britainiarra daukan Sacha Killeya-Jones pibot estatubatuarrak (24 urte, 2.12m) Surne Bilbao Basketegaz sinatu dau 23/24 denboraldirako. Jokalaria G-League taldetik dator, NBAren atarikoa, eta bertan Oklahoma City Blue taldearen elastikoa defendatu dau. Aurretik, 21/22an, Israelgo ligea jokatu eban Hapoel Gilboarekin, non txapelketako saskiratzaile onena bihurtu zan 18.4 puntugaz, 7.6 errebote gehituta.

20/21 denporaldian Poloniako MKS Dabrowa Gorniczarekin jokatu eban. Talde honegaz batez beste 19 puntu eta 8.9 errebote lortu ebazan.

Basket profesionalera jauzi egin aurretik, Killeya-Jonesek Kentuckyko unibertsitate ospetsuan jokatu eban. Talde horretatik atera zan aukera profesional baten bila, Bam Adebayo, PJ Washington eta Jarred Vanderbilt bezalako pibotekin posizioan borrokatu ondoren.

Gaur egun, jokalaria nazioartekoa da Erresuma Batuko Selekzioagaz.

También te puede interesar...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular