Zestaz betetako asteburua izan da garagarrileko azken astea

Hondarribia, Gernikan eta Mutrikun jaialdiak izan dira
Erkiaga eta Olharan Gernikako frontoian / Jai Alai World Tour

Barikuan Hondarribiako bigarren finalerdia jokatu zan. Etxeberri-Beteluk 2-1 irabazi eben Goitia-Atainen aurka 15-8, 8-15 eta 15-3ko emaitzekin. Beraz, finala aurtengo barikuan izango da Jostaldiko frontoian, Goikoetxea-Zabala Aaron-Del Rio.

Zapatuan, Eñaut-Lekerika izan ziran garaileak Mutrikuko finalean. 15-7 emaitza bikoitzagaz Goixerri-Manzi menperatu ebezan.

Zapatuan be Gernikan, Goikoetxea-Manzik 8-15 eta 12-15 menperatu ebezan Johan-Zabala. Bigarren partiduan, Olharan-Lekerikak galdu eben Erkiaga-del Rioren aurka 15-13, 12-15 eta 2-5ko emaitzekin. Aurtengo zapatuan finalerdiak jokatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00