Lointek Gernika Bizkaiak 59-49 galdu dau Casademont Zaragozaren aurka Torres de Berrellenen jokatu dauan lehen lagunartekoan. Gernikarrentzat lehen test ona izan zan, kantxan minutuak batera pilatuz. Neurketako saskiratzaile nagusia Milapie izan zan 12 punturekin, Nikitinaite eta Bjorklund atzetik egonda 11 punturekin. Denporaldiaurreko hurrengo testak Mont de Marsaneko triangeluarrean izango dira, Araskiren eta Landesen aurka, barikuan eta zapatuan.
ADN Gernika (19-10)
2023/2024 denporaldiko Lointek Gernika Bizkaiak jokatzeari ekin deutso. Lehen bostekoa Laia Flores, Rosó Buch, Angie Bjorklund, Marie Michelle Milapie eta Sofia da Silvak osatu eben. Hasieratik identifikatu ahal izan ziran orain arte egindako lanaren oinarriak. Gernika: defendatu eta korrika egin. Hasiera itxaropentsua izan zan, baina etxekoak laster hasi ziran bere ahalmen guztia erakusten 12-0eko partzialarekin gernikarren atsedenaldia behartuz.
Pixkanaka, jokalari barriak beren artean sinergiak sortzen joan ziran, beti beren indarguneak hobetu nahian. Angie Bjorklundek Malosteko azken denporaldian bezala dagoala erakutsi dau 19-15era arte. Bost minutu behar izan ebazan Casademont Zaragozak bigarren zatiko lehen saskiratzea lortzeko. Hori bai, errenta luzatu eben 6-0eko partzialarekin, errenta 8 puntura arte luzatuz 25-17koarekin. Bisitariaren hustartea berehala. Bi taldeentzako lehen lagunartekoa zala nabari zan, hankak falta ziran eta horrek erasoan argitasunari eragiten eutson. Azkenean horretarako dago denporaldiaurrea.
Frogak (43-34)
Minutuak aurrera joan ahala, jakina, sentsazinoak ez ziran askoz hobeak izan. Sistemetan timing asko falta zan. Zaragozako taldeak argi eukan jokoa eremuaren gainean kargau nahi ebala. Lointek Gernika Bizkaiak barneko bi jokalari baino ez eukazan, Milapie eta Da Silva, eta Bjorklundek eta Nikitinaitek 4ari lagundu behar izan eutsen. Ainhoa Lacorzanaren hiruko batek lortu eban 38-27koa. Bi aulkietan probaturak egiteko aprobetxatu eben eta gernikarrak hobeto moldatu ziran, 40-34koarekin 6 punturaino murriztuz.
Funtsezko hirukotrxak (59-49)
Beste hiruko batek, oraingoan Aleksa Gulbek, 46-34raino luzatu dau etxeko errenta. Txandakatze laburra gorabehera, gernikarrek borrokan jarraitu eben amaierara arte eta batez be orain arte entrenatutakoa erakutsiz. Adibidez, tamainan, kiloetan eta inguruko altueran egoan aldea nabarmena zan eta horrek bigarren aukera asko emoten eutsazan Casademont Zaragozari errebotean. Beste hiruko batek, Tanaya Atkinsonen lehenak, markagailuko aldea 15 punturaino handitu eban. Azken minutuen banaketarekin aldea 59-49raino murriztu zan. Neurketako saskiratzaile nagusia Milapie izan zan 12 punturekin, Nikitinaite eta Bjorklund atzetik egonda 11 punturekin.