Obramatek 7,4 milioi inbertitu dauz Sestaoko biltegia handitzeko

Horrela, 800 metro koadro handituko da egungo azalera eta 3.000 metro koadro eukiko dauz
Obramateko biltegia Sestaon / Obramat

Obramat Eraikuntzarako eta Erreformarako Materialen hornitzaileak material-patio barri bat inaugurau dau martitzen honetan Sestaon, 7,4 milioi euroko inbertsinoa egin ondoren. Horrela, 800 metro koadro handituko da egungo azalerea 3.000 metro koadrora iritsi arte.

Enpresak hile honetan jakinarazi dauenez, material-patio barriagaz, Obramat Sestaok karga astunerako erreserbautako espazio bat izango dau, “online erosten dauen bezeroaren materialen bilketa errazteko izango da”a adierazo dabe enpresatik. Aparkaleku propio bat be izango dau, 21 plazagaz – hiru irisgarriak eta bi karga handikoak – eta “profesionalegaz tailerrak egiteko gune espezifiko bat”.

Obramat-en arabera, biltegiaren handitze horregaz, konpainiak “tokiko fabrikatzaileen hazkundea bultzateko apustuari eusten deutso, bezeroei eta produktuei stock handiagoa eskintzeko, beti eskuragarri baitagoz”.

Jessica Lamas Obramat Sestaoko zuzendariak esan dauenez, material-patio barria zabalduta, “erosketa-esperientzia gehiago hobetu nahi da, bere behar barrietara egokituta, be aliau perfektua izaten jarraitzeko”.

Obramat Sestaok 120 kolaboratzaile baino gehiago daukaz, eta, Lamasen arabera, “kalidadeko tokiko enplegu egonkorra sortzearen alde eta enpresan aurrera egingo daben profil profesionalen prestakuntzaren alde egiten jarraitzen dau”. Obramat Bizkaian instalau zan 2016an, Sestaoko biltegiagaz, eta, bost urte geroago, bigarren biltegia edegi eban Galdakaon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00