“Oldarraldiaren aurrean; euskeragaz bat, euskeraz bat”

Zemendiaren 4an euskeraren alde mobilizatzeko deia egin dau Kontseiluak
Mobilizatzeko deia / Bizkaia Irratia

Gaur, Hizkuntzen Europako Eguna dala eta, euskalgintzako eragile nagusien ordezkariak, Bilbon bildu dira euskeraren normalizazinoaren aurkako epaiegaz ados ez dagozala adierazoteko. Azaldu dabenez, garagarrilaren 6an erasoaldia maila barri batera igon zan, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak udalerri euskaldunei lehentasunez euskeraz funtzionetako aukerea mugatu eutsenean.

Sententzia horrekin pozik ez dagozala adierazteaz gain, zemendiaren 4an egingo dan manifestazinoaren xehetasunak emoteko be aprobetxau dabe. Arratsaldeko 17: 00etan hasiko da, Euskalduna Jauregitik eta Bilboko Udaletxera iritsiko da.

Manifestazinoa “Oldarraldiaren aurrean: euskeragaz bat, euskeraz bat” lelopean egingo da. Lelo honen bidez adierazo gura dabena da euskera gizarte-kohesinorako tresna dala eta guztiontzat izan behar dauela.

Idurre Eskisabel, Kontseiluko idazkari nagusia da eta  euskera babesten daben personak eta, oro har, hizkuntza-bardintasuna sinisten daben herritar guztiak manifestazinoan parte hartzera animau dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude