Gaur hasiko da Emakumezkoen VI. Bizkaia txapelketea, 18:00etan, Bizkaia frontoian, Arrizabalaga-Mendizabal eta R. de Infante-R. de Larramendi bikoteen arteko partiduagaz. Ostean Aldai-Capellán lehiatuko dira Garai eta Gaminderen kontra.
Txapelketea urtarrilaren 5, 7, 14 eta 21ean jokatuko da Bizkaia frontoian. Lau bikotek parte hartuko dabe: Aldai-Capellán, Arrizabalaga-Mendizabal, Garai-Gaminde eta R. de Infante-R. de Larramendi. Txapelketearen formatoa liga eta finaletakoa izango da. Jardunaldi bakotxean partidu bi jokatuko dira 22 tantora. Ligako lehenengo sailkatu biak finalera igaroko dira. Final handia urtarrilaren 21ean, 12:00etan, jokatuko da Bizkaia frontoian.