Athleticek garaipenaren bidera itzuli gura dau San Mamesen

Berenguer eta Lekue ez dagoz deialdian

Athleticek Europatik ez aldentzea eta sailkapenaren goialdeko postuari eustea dauko helburu, eta horretarako ezin da hutsik egin bariku honetan San Mamesen. Ernesto Valverdek 22 jokalari sartu ditu deialdian, Berenguerren eta Lekueren bajekin, eta Galarretaren, Unai Gomezen eta Adu Aresen itzulereagaz. Zerrenda honakoa da: Unai Simon, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Adu Ares, Prados, Unai G. eta Jauregizar. Partidua Figueroa Vazquezek zuzenduko dau.

Javier Aguirreren RCD Mallorcak San Mames bisitauko dau EA Sports Ligako 23. jardunaldian 20 punturekin, eta Betisen aurka Son Moixen galdu eta gero (0-1). Estadistikak zurigorrien aldekoak dira, San Mamesen jokatutako 33 partiduetatik 5 galdu eta 5 bardindu dabezalako, 23 garaipenekin. Talde gorriak garaipena behar dau sailkapeneko beheko postuetatik aldentzeko.

“Orain La Liga da gure lehentasuna”

Ernesto Valverdek argi dauka zein dan momentu honetako helburua eta zer dagoan oraindik egiteko: “Ez dago ezer eginda. Gauzak beti aldatu leitekez. Erne egon behar da beti. Ezin zara ezertaz fidatu. Esateko asko dago oindino. Partidu bakotxera joan behar da kalkulu gehiegi egin barik. Bakarra: bihar zelan edo halan irabazi behar da”.

Misterrak azpimarratu dau oindino txapelketa asko dagoala aurretik: “Oraintxe bertan LaLiga da gure lehentasuna, eta kontua da barriro hiru puntu lortzea. Gure egoera mantentzea da gure beharra. Danok ditugu batzeko beharrak, eta gauzak argiago edo ilunago ikusten diran hilean sartzen gara. Bermeekin egin nahi deutsagu aurre partiduari”.

DEIALDIA

Unai Simón, Agirrezabala, Vivian, Paredes, Yeray, Vesga, Sancet, I. Williams, Muniain, N. Williams, Guruzeta, Dani García, Ruiz de Galarreta, Yuri, De Marcos, Imanol, Villalibre, Ander Herrera, Raúl García, Adu Ares, Prados, Unai G. y Jauregizar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular