Buruz Buruko hirugarren txapela Jokin Altunarentzat

Amezketarra jaun eta jabe izan da finalean, Unai Lasori 22-5 irabazita
Jokin Altuna Buruz Buruko txapela jantzita / Aspe pelota

Altuna III.ak bere ibilbideko zortzigarren txapela irabazi dau, Buruz Buruko hirugarrena. Bilboko Bizkaia frontoian jokatutako finalean, 22 eta 5 hartu dau mendean Unai Laso.

Final irekia eta parekatua aurreikusten eben pelota zaleek. Baina partiduak ez dau emozinorik euki. Distiratsu aritu da Jokin, eta ezinean Unai.

Finaleko lehenengo tantoa nafarrak egin dau, baina hurrengo hemeretziak segiduan lortu dauz gipuzkoarrak. Sakez zazpi tanto egin dauz eta peloteoan be askoz gehiago izan da Altuna. Lasok, barriz, txapelketako egunik txarrena izan dau.

Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohiak jantzi deutso txapela Jokin Altunari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00