Athleticek Valentzia izango dau aurkari San Mamesen eguazten honetan 19:00etatik aurrera. Zuri-gorriek Bartzelonan galdu ostean hiru puntuak lortu gura dabez Katedralean. Getaferen aurka lehen jardunaldian eta Montjuicen 0 puntu lortuta, zuri-gorriek ez dabe lehiaketea ondo hasi. Baina orain partidu bi izango dabez San Mamesen atzean ez geratzeko. Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu, eta horreen artean ez dago Yuri, sorbalda bihurrituta daukalako, eta ohiko bajak: Galarreta, Paredes eta Unai Simon. Jokalari berrien artean Djaló dago, entrenamenduen astea normaltasunez bete ondoren zerrendan sartzen dana. Nico zerrendan sartu da, baina Valverdek prentsaurrekoan baieztatu dau ziurrenik ez dagoala jokatzeko prest.
Valentziak ez dau oraindik punturik lortu FC Bartzelonaren aurka galdu eta gero (1-2), eta Celtaren aurka galduta Vigon (3-1). Bilbora 0 zenbakiarekin ailegauko dira, eta puntuak lortu beharko dabez atzean ez geratzeko. Pablo Gonzalez Fuertes izango da eguazten honetan Katedralean jokatuko dan partidua zuzenduko dauen epailea. Epaileak (Asturiaseko Batzordea) 12 partidu zuzendu deutsoz Athletici: 4 garaipen, 4 bardinketa eta 4 porrot, eta 11 partidu Valentziari: 7 garaipen, 4 porrot eta berdinketarik ez. Bere lehen aldia izango da Athletic-Valentzia partidua zuzentzen San Mamesen.
“Egunero ikusten dodanaz fidatzen naz, baina irabazi egin behar dogu”
DEIALDIA
Athletic Club: Agirrezabala, Padilla, Gorosabel, Vivian, Yeray, Vesga, Berenguer, O. Sancet, Williams, Williams Jr., Djaló, Guruzeta, I. Lekue, De Marcos, Martón, Unai G., Ander Herrera, Serrano, Adu Ares, Prados, Egiluz, Jauregizar y Adama.
Valentzia: Giorgi Mamardashvili, Stole Dimitrievski, Raúl Jiménez, Mosquera, Tárrega, Yarek, Iker Córdoba, Thierry, Foulquier, Jesús Vázquez, Rodrigo Abajas, Pepelu, Javi Guerra, Guillamón, Diego López, Almeida, Martín Tejón y Luis Rioja, Rafa Mir, Alberto Marí, Hugo Duro y Dani Gómez