
Nicholas Williams Arthurrek 2035era arte barritu dau kontratua Athleticegaz. 8 urtez luzatu dau kontratua eta etete klausulea eukana baino %50 gehiago igo dau.
Uda dinamikoa itxaroten zan Ibaiganen, eta hala izaten ebilen. Katalunia aldetik heltzen ziran zurrumurruak indartsuak zirala emoten eben. Antza, Williams anai gazteenak Bartzelonagaz hitz emonda eukan datorren denboraldian blaugrana jokatzeko. Askok, data eta guzti jartzen eutsien operazinoari. Baina zurrumurruak zurrumurruan geratu dira. Athleticek eta Nico Williamsek harremana 2035era arte luzatzea erabaki dabe. Denboraldi erakargarria dauka Athleticek aurretik, Liga txapelketea eta Errege kopa jokatzeaz gain, 10 urteren ostean Txapeldunen liga jokatuko dau eta Saudi Arabiara be bidaiatuko dau Espainiako Superkopea jokatzeko.