Bizkaia Irratia

Txosnen muntaketa martxan, Aste Nagusiari begira

Aurten be 27 txosna egongo dira Bilboko Areatzan

Gero eta hurbilago dago aurtengo Aste Nagusia. Hamar egun falta dira Marijaia barriro Arriaga antzokiko balkoira agertzeko, eta ordurako dana prest egongo da Areatzako jaigunean. Bilboko Konpartsak badabilz txosnak eregiten. Gaur hasi dira muntaketa lanak.

Aurten be 27 txosna egongo dira Bilboko Areatzan, ohikoa daukien dekorazino bereziagaz. Aste Nagusian parte hartuko daben bilbotarrek eta bisitariek jaietaz gozatu dagien, barrak, sukaldeak eta eszenatokiak eregi behar dira, eta egunotan konpartsakideak azpiegitura horreek jartzen ibiliko dira. Egunotan 110.000 kilotik gora mekano hodi edo aldamio, 1.500 egur panel eta 1.000 litro margo inguru baino gehiago erabiliko dabez. 400 bat konpartsakide ibiliko dira, jo ta ke, muntaketa lanetan, auzolanean. Konpartsek ohartarazo dabe, lanek irauten daben bitartean, muntaketan parte hartzen ez daben pertsonak ezin dirala zarratuta egongo diran txosnen eremu barruan sartu, egoera arriskutsuak edo istripuak gertau daitezkelako. Gomendatzen dabe, egunotan, Areatza ingurutik ahalik eta gitxien pasetea.

Bilboko Konpartsek astelehenean iragarri ebenez, 600 jarduera baino gehiago antolatu dabez: doakoak, askotarikoak, gustu eta edade guztietako pertsonek Aste Nagusiko jaietaz gozatu dagien. Dantza, kirola, gastronomia, musikea, haurrentzako tailerrak eta bestelakoak izango dira. Programazinoa, ohiko liburuxkan ez eze, Bilboko konpartsen aplikazinoan (app.bilbokokonpartsak.eus) eta webgunean (astenagusia.bilbokokonpartsak.eus) kontsultsau daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00