
Lehen Federazinoak profesionaltasunerantz beste aurrerapauso bat emon dau. Espainiako Futbol Federazinoak Football Video Support (FVS) sistema martxan jarri dau aurtengo denboraldian. Ezagutzen dogun VAR-aren antzekoa da, baina hein handi baten praktikoagoa eta zelan ez, merkeagoa. Lehen Federazinoko taldeek VAR famatua eskatzen eben partiduetan egoten ziran akatsak zuzentzeko. VARa oso garestia da, gailuak eta tresnak erosteaz gain, VOR gela bat eta epaile talde bat behar diralako. Arazo ekonomikoei aurre egiteko eta akatsak zuzentzeko heldu zan Football Video Support (FVS).
Zelan funtzionatzen dau?
Jokaldiak pantaila baten barrikusi ahal izango dauz epaileak, talde bietako entrenatzaileren batek eskatzen badau. Entrenatzaile bakoitzak txartel bat eukiko dau eta jokaldiren baten akats bat ikusten badau, txartela atera eta epaileak jokaldia barrikusiko dau. Partidu bakoitzean bi biderrez atera ahal izango da barrikusteko txartela, baina entrenatzaileak jokaldia barrikusteko eskatzen badau eta arrazoia badauko, eskaera egiteko aukerarik ez da kenduko eta mantendu egingo da. Entrenatzaileak barrikusteko eskatzen badau eta barrikuspenean epaileak arrazoia euki dabela erabagitzen bada, eskaerea egiteko aukera bat kendu egingo da.
Lau jokaldi edo baldintza dagoz barrikuspena eskatzeko: gola izan dan ala ez jakiteko, txartel gorrietan, penaltia dan ala ez jakiteko eta identidade akats bat egon bada jokaldiren baten. Lau jokaldi edo balditza horreetan entrenatzaileak barrikuspena eskatu ahal izango dau.
Jada jaurdunaldi bi jokatu dira Lehenengo Federazinoan eta gure taldeek erabili dabe sistema barri hau. Adibidez, pasa dan astegoienean, Bilbao Athleticeko entrenatzaileak, Jokin Aranbarrik, Eric Gamen atezainari ateratako txartel gorria barrikustea eskatu eban. Epaileak bideoa ikusi eta arrazoia emon eutsan zurigorrien entrenatzaileari, Eric Gamenen txartel gorria ezerezean geratu zan eta Bilbao athleticek hamaika jokalarigaz jarraitu eban partidua.
Bestalde, Getxoko Arenasek be lehen jaurdunaldian erabili eban. 3. minutuan gol posible bat ikusteko eskatu eban getxoztarren entrenatzaileak, baina irudietan epaileak baloia ez zala sartu ikusi eban. Markagailuak hutsean jarraitu eban.