Txapeldunen Ligako estreinaldian porrota Athleticentzat

Gogor lehiatu arren, 0-2 galdu dau Athleticek Arsenalen kontra

Athletic Clubek porrota jaso dau Arsenal FC taldearen kontra San Mamesen jokatu daben Txapeldunen Ligako estreinako partidan. Hori bai, ohorez galdu dau, estreinaldian neurria emonaz. Norgehiagoka nahiko parekatu batean, londrestarrek Martinelliren maila handiko kontraeraso batean, 71. minutuan, apurtu dabe partidua. Ostean, Trossardek Simon gainditu dau zorte txarreko erremate baten.

Arsenalek San Mamesera egindako lehen bisita zan eta  Gabriel Magalhaes kapitainak lore sorta eskaini deutso Pitxitxiri. Gyokeresek pare bat abisu eman deutsoz zurigorriei, baina Athleticek haginak erakutsi be. Lehoiek aukera argia euki dabe atsedenaldiaren atarian, Iñaki Williamsen eta Berenguerren arteko jokaldian, baina Sancet ez da oso gutxigatik heldu baloia sareetara bidaltzeko.

Atsedenaldira hutsean bardinduta ailegatu dira bi taldeak, baina bigarren zatian, inglesak beste martxa bategaz sartu dira zelaira. Bigarren zatiko lehen minutuetan, Maduekek pisua hartu dau eskoiko hegaletik eta Athleticen zelaian metroak irabazten joan dira Londres iparraldekoak. Ernesto Valverdek Unai Gomez zelairatu dau taldea suspertu eta ezker hegal horretan Adama Boirori laguntzea emoteko. Ostean, 7 minutu beranduago, Yuri eta Gorka Guruzeta zelairatu dauz Borio eta Sanceten ordez.

Mikel Artetak be aldaketa bi egin dauz 70. minuturako eta honek asmatu egin dabez. Zelairatu diran Trossard eta Martinellik jokaldia egin dabe eta brasildarrak ez dau barkatu Simonen aurrean. Hortik aurrera Athletic jokoa baino bihotz gehiago erakutsi dau eta beste jokaldi arraro baten bigarrena sartu dau Leandro Trossardek.

0-2 San Mameseko markagailuan 96. minutuan. Lehoiek merezi izan dabena baino kolpe handiagoa. Azken txalo zaparrada eurentzat, San Mamesek aitortuta, harro egoteko modoko amaierea izan da. Liga bueltan da, baina Athletic gogor lehiatu da EUropako talde handi baten kontra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00