Coca-Colaren jarduera lokalak 255 milioi euroko balio erantsia sortu dau euskal ekonomian
Steward Redqueen kontsultoreak egindako azterketearen arabera, konpainiaren ekarpenak Euskadiko BPGaren % 0,27 suposatu eban 2024an. Coca-Colaren jarduerak, zuzenean zein zeharka, 3.886 lanpostu eusten ditu, eta Galdakaoko lantegian 40 milioi euro baino gehiagoko inbertsinoa egin dau 2019tik.
Coca-Cola sendotuz doa eta Euskal Herriko ekonomiarako eta enplegurako motor nagusietarikoa da. Horixe da Steward Redqueen kontsultoreak egin dauan 2024ko Sozio-Ekonomiaren Eraginaren Azterketaren ondorio nagusietakoa: konpainiaren jarduera lokalak 255 milioi euroko balio erantsia sortu eban euskal ekonomian, hau da, Euskadiko BPGaren % 0,33.
Ekarpen horretatik, 30 milioi euro Coca-Colaren jarduera zuzenetik datoz, eta gaierako 225 milioiak zeharka sortu dira balio-katearen bitartez: hornitzaileak, banatzaileak eta salmenta-puntuak. Espainian, kontsumitzaileek guztira 9.200 milioi euro gastau ebezan Coca-Cola edari desbardinetan, hau da, 2.900 milioi litro freskagarri saldu ziran. Euro bakoitzeko, 76 zentimo tokiko ekonomiara bueltau ziran.
Enplegua eta tokiko ekarpena
Azterketeak erakusten dauenez, Coca-Colak papel garrantzitsua jokatzen dau enplegua sustatzen eta tokiko ekonomia bizibarritzen. Konpainiaren jarduerak 3.886 lanpostu sortzen ditu Euskadin, horreetatik 276 zuzenak eta 3.610 zeharkakoak. Horrek esan gura dau lanpostu zuzen bakotxak 13 lanpostu zeharkako eragiten dituala.
Coca-Colaren indar industriala, banaketa-sare zabala eta salmenta-taldea funtsezkoak dira tokiko garapen ekonomikoa bultzatzeko. Espainian, 1.500 milioi euro baino gehiago gastetan dau tokiko hornitzaileei erosten, eta Euskadin 11.300 salmenta-puntutik gora horniduten ditu. Banaketa-sare horri esker, konpainiak lurraldearen kohesino ekonomikoa sendotzen dau, uri-gune handietan zein herri txikiagoetan.
Galdakaon (Bizkaia) kokatuta dago konpainiaren instalazino industrial nagusietako bat. Lantegi horrek sei ekoizpen-lerro, 79.500 metro koadroko azalera eta 34.800 paleten biltegiratze-ahalmena dauka, eta egunean 210 kamioi kudeatzeko gaitasuna. 2019tik gaur arte, 40 milioi eurotik gorako inbertsinoa egin dau Coca-Colak instalazino horretan.
Gizarte eta inguruen eragin positiboak
Coca-Colak, ekonomiaren aldetik ez ezik, gizarte-eta ingurumen-arloko proiektuetan be parte hartzen dau Euskadin. Tokiko erakundeekin eta administrazino publikoekin alkarlanean, komunitateen erresilientzia eta gizarte-ehuna sendotzea daukaz helburu moduan.
Gizarte-esparruan, GIRA Mujeres programa nabarmendu leiteke: orain bederatzi urte sortu zanetik, 400 emakume baino gehiagok parte hartu dabe Euskadin. Bestalde, GIRA Jóvenes ekimenak 110 gazte euskaldunetik gora formatu ditu. Espainia osoan Coca-Colak 8.700 ordu eskaini ditu boluntariotza korporatiboan bere langileen bitartez, proiektu sozialetan laguntzeko.
Ingurumen-alorrean, “Mares Circulares” proiektuak arrakasta handia dauka. 2018tik, Euskadiko hondartzetan eta uretako inguruneetan 3.900 tona hondakin bildu dira, 620 boluntario baino gehiagoren laguntzari esker. Era berean, konpainiak Hostelería #PorElClima egitasmoaren bidez Euskadiko taberna eta jatetxeei laguntzen die euren karbono-aztarna murrizten; gaur egun 630 establezimendu baino gehiago atxikita dagoz, eta Espainia osoan 15.000 lokaletik gora.
Baruko-funtzionamenduari jagokonez, Coca-Colak jasangarritasun-neurriak aplikatzen jarraitzen dau Galdakaoko lantegian:
2010etik uraren kontsumoa % 35 jaitsi dau, energia-ratioa 0,542 da, % 99,89-ko balorizazino-maila lortu dau eta 2019tik isurketak % 7 murriztu ditu. Azken urteotan, 8,5 milioi euroko inbertsinoak egin ditu lantegian eraginkortasuna eta ingurumen-eragina hobetzeko.
Ondorioa
Azterketaren datuek argi erakusten dabe Coca-Colak Euskadiko ekonomiaren, enpleguaren eta gizarte-ehunaren dinamizazinoan daukan pisua. Jarduera industrial, sozial eta ingurumeneko jardun horreek guztiak konpainiari aukerea emon deutsee Euskal Herrian erreferente ekonomiko eta sozial bihurtzeko.